Oinarrizko Lanbide heziketa zikloak

Informazioa eta galdera ohikoak

Oinarrizko Lanbide Heziketara sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

· Hamabost urte beteak izatea, edo urte natural horretan betetzea, eta sarrerako unean edo urte natural horretan hamazazpi urte ez gainditzea.
· Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen zikloa ikasten ari izatea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila ikasia izatea.
· Irakasle-taldeak ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketa ziklo batean sartzea proposatu izatea, eta guraso edo tutoreek onartzea.

Bi mailak osatu ondoren, ikasleak hautatutako lan-familiako Oinarrizko Lanbide Teknikari titulua eskuratuko du.
Gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua titulua lor dezakezu. Era berean, Erdi Mailako Heziketa Zikloetara sartzeko aukera izango duzu.

2 ikasturte irauten duten heziketa-zikloak dira, Lanbide Heziketako arlo batera ikasketak jarraitu nahi duten pertsonentzat.
Mendibil Formazioan urtero Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastaroak eskaintzen ditugu Sukaldea eta Jatetxea, Informatika eta Komunikazioak eta Norberaren Irudia arloetan, gazteenen lan-mundurako sarbidea sustatzeko helburuarekin.

Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako 3 maila ezartzen dira, ikasketak amaitzean lortzen den lanbide-kualifikazioaren arabera:

Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak (1. maila)
Erdi mailako heziketa-zikloak (2. maila)
Goi mailako heziketa-zikloak (3. maila)