ETHAZI metodoa (Etekin Handiko Zikloak) erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboan oinarritzen da. Metodo honetan, ikasleei erronka bat suposatuko dien arazo bat planteatzen zaie, eta horren ebazpen-prozesuan zikloko gaitasun teknikoak zein zeharkakoak lantzen dira (autonomia, talde-lana, komunikazioa, etab.).

Oraingoan, Ile-apainketa eta Ile Kosmetikako Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek heldu behar diote erronkari. Lan-talde txikietan, bezeroen, merkatuaren eta ile mota ezberdinek eskatzen dituzten beharrak aztertu eta ikertu dituzte.

Xanpu ezberdinen inguruko briefing-a aztertu eta sortu ondoren, haien aurkezpena egin dute. Hauek dira xanpuak:

  • Ohiko erabilerarako xanpua
  • Xanpu solidoa
  • Xanpu araztailea
  • Sulfatorik eta parabenorik gabeko xanpua

Orain, DON BOSCOko Goi Mailako ikasleekin elkarlanean aritzeko garaia iritsi da, zehazki, Produktu Farmazeutiko, Bioteknologiko eta Antzekoen Fabrikazioko ziklokoekin.

Haiek arduratuko dira xanpuak sortu eta fabrikatzeaz, beren zentroko laborategietan, Mendibil Formazioko lan-taldeek helarazitako eskakizun eta beharrei jarraituz.

Hemen dituzue bi zentroen arteko lehen topaketako argazki batzuk; bertan eman dira proiekturako briefing-ean jasotako eskakizunak eta beharrak partekatzeko lehen urratsak. Aurrerago, proiektu eta erronka honi buruzko informazio gehiago erakutsiko dizuegu.

Similar Posts