Aurten Hondakinen Prebentziorako Europako Astea azaroaren 16tik 24ra bitartean izango da, eta, berriro ere, Mendibil Formazioan erronka honi ekiteko animatu gara, baliabideen eta hondakinen kudeaketa jasangarriari buruzko kontzientziazio ekintzak eginez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, aurreko edizioetan bezala, aktiboki parte hartuko du Hondakinen Prebentziorako Europako Aste berri honetan hainbat ekintzaren bidez; horien artean nabarmentzekoa da eskulturen erakusketa bat antolatzea, “Ekonomia Zirkularra Modelatzen” izenburupean.

Helburua hezkuntza komunitatea eta, ondorioz, Gipuzkoako gizarte osoa ekonomia zirkularra sustatzeko beharraren inguruan sentsibilizatzea da. Jasangarritasunaren baitan, honek bilatzen du ekonomiako produktuen, materialen eta baliabideen balioa ahalik eta denbora gehien mantentzea, haien erabilera eraginkorra bultzatuz; horrela, ingurumen-inpaktua, hondakinak eta bizi-ziklo osoan zehar substantzia arriskutsuen isurketak murrizten dira. Kasu honetan, hori sustatu nahi da hondakinen hierarkia aplikatuz; lehenik hondakinen prebentzioa bultzatuz, eta ondoren berrerabilerarako prestaketa eta birziklapena:

Ildo horretan, ziur gaude Lanbide Heziketak zeregin garrantzitsua izango duela Ekonomia Zirkularrean. “Ekonomia Zirkularra Modelatzen” erakusketaren deialdi berri honetan, Gipuzkoako lanbide heziketako zentroak parte hartzera gonbidatzen dira, bakoitzaren aukeren arabera, ekonomia zirkularraren alderdiren bat erakutsiko duen eskultura bat diseinatu eta egiteko ikasle-talde bat osa dezaten.

Horrela, Mendibil Formazioak ez du atzean geratu nahi izan, eta hainbat ziklo formativoren arteko sinergia-taldeak sortu ditu eskultura egiteko eta erakusketan aurkezteko.

Animo eskultura horiekin, taldea!

Similar Posts