Mendibil Prestakuntza ditu Europako Erkidegoko herrialde batean praktikak egiteko aukera ematen dutenak, Erasmus+ beken bidez.
Helburuak
· Gaitasunen eskurapena lagundu eta garapen pertsonala eta lan-aukerak hobetzea.
· Atzerriko hizkuntzetan gaitasuna hobetzea.
· Beste kultura eta herrialdeen ezagutza eta ulermena handitzea
· Atzerrian ikasteko aldietan eskuratutako gaitasunen aitorpena bermatzea.
Iraupena
HETELek eskatutako deialdiak lanaldi osoko praktikak (1*) aurreikusten ditu, 13 asteko iraupenekin.
Baldintzak
1. HETEL proiektuko lankide-zentroetako bateko ERDI MAILAKO LANBIDE HEZIKETAKO 2. mailako ikaslea izatea, edozein titulazio ofizialetan.
2. Hautatua izan eta ikaslea matrikulatuta dagoen zentro/departamendu/institutuaren onarpena izatea, eta diziplina-espediente irekia ez edukitzea.
3. EBko edozein estatu kideko edo herrialde kideko nazionalitatea izatea; parte-hartzen duten herrialdeetako nazional ez diren ikasleek HETELeko proiektuko lankide-zentroetako batean matrikulatuta egon besterik ez dute behar.
4. Erasmus praktikako ikasleek DERRIGORREZ Praktiken Ziurtagiria eduki behar dute eta dokumentalki frogatu praktiken amaieran.
(*) Enpresa gisa ulertzen da sektore publiko edo pribatuan jarduera ekonomikoa egiten duen edozein entitate, bere tamaina, araubide juridikoa edo jarduten duen ekonomia-sektorea edozein dela ere, ekonomia soziala barne (oinarri juridikoa, 2. art., 25. zk.).
Helmuga posibleak
Herbehereak (Eindhoven), Irlanda (Cork), Finlandia (Salpaus, Jyvaskyla), Italia (Milán, Pistoia, Cosenza, Palermo, Catania), Bulgaria (Sofia), Polonia (Varsovia), Txekiar Errepublika (Praga), Alemania (Bensheim, Bremen), Malta.

